Txalekoa: trajetik harago doan jantzia

Modaren hiztegian Tomboy joeraren kontzeptua existitzen denetik ikus daiteke emakumeen modako proposamenen barruan diseinu maskulinoko jantziak daudela. Txalekoak dira horietako bat: trajearen piezetako bat izateaz harago, udako look-etan goiko aldea izaten hasi da.

1920ko hamarkada ezkero

Txalekoa emakumeen modan sartu zen 1920ko hamarkadan, eta 60ko eta 70eko hamarkadetan gizonezkoen txalekoekin ausartu ziren –mugimendu feministekin bat eginez–. Azken hamarkada hartan, gainera, hippy mugimenduarekin bat egin zuen, eta txalekoa berrasmatu eta estanpatu eta kolore ikusgarriekin diseinatzen hasi ziren. 80ko hamarkadatik gaurdaino ohiko jantzi bilakatu da, askotariko outfit-etan erabiltzeko modukoa.

Modu askotara

Ausartek txaleko hutsa eraman dezakete, galtzekin, izan luzeak edo motzak; eta osagarrien arloan dagoen joera dotoreenarekin konbinatuz: lore bat lepoan. Klasikoagoak direnek alkandora erromantiko batekin jantzi dezakete, azpitik. Batera edo bestera erabili, gainetik jaka ipini daiteke, tenperaturaren arabera.

1. Azalaren gainean: Ausartenendako aukera. Txalekoaren azpitik top-a edo
titi-zorroa.
2. Alkandorarekin: Txalekoak egin dezala kontrastea alkandorarekin. Adibidez, txaleko estanpatua.
3. Luzea: Uda parterako aukera. Minigonaren luzera berekoa izan dadila.
4. Barrubiguna: Kirol ukitua duen txalekoa, mahuka motzeko kamisetarekin, koloreak kontrastatuz.