Txalekoak: formala edo informala
90eko hamarkadatik aurrera hasi zen txalekoa ospetsuen arteko bidea esploratzen. Azken Parisko Modaren proba oso arrakastatsua izan zen eta hainbat influencer-ek jantzi zuten horren ostean, janzkera formal batean integratuta edota baita modu informalagoan ere. Hala, handik gutxira, modaren muga guztietan zabaldu da haren erabilera eta pixkanaka inguruko dendetan jarri dituzte salgai, eta kalean ere geroz eta gehiago ikusten dira.
Askotariko emaitzak
Era askotako txalekoen aukera dago dendetan. Zilborraren altuerara egokitzen diren cropped horiez gain, bertsio luzeagokoak ere badaude. Lepo itxiagoa dutenak, mokoan edo biribilean dauzkatenak, eta botoi guztiak lotuta edota solte eraman daitezkeenak. Eta horiek modu batera edo beste batera konbinatuz gero, look-aren emaitza sofistikatuagoa edo informalagoa izango da.
Osagarrien garrantzia
Loredunak, bomber estilokoak, marradunak, kolore bakarrekoak… Txalekoak duen ezaugarriaz harago, pertsonaren gorpuzkera hartu behar da kontuan txalekoa bera erosteko orduan. Eta ondo pentsatu zerekin jantzi eta nola konbinatu. Erabilitako osagarriek goitik behera alda dezakete outfit-aren itxura.