Tribua

Minbizia modu zuzenean edo oso gertukoan bizi izan duten edo bizi duten pertsonentzako tribua da Izan Iñurri. Akonpainamendu libre eta aktiboa du eskaintzeko inurritegiak; epairik gabekoa eta ikuspegi transbertsalean oinarritua, feminista eta eraldatzailea. Hainbat ekimenen eta proposamenen artean urteroko egutegia sortzen da. Magia zer den ikusten dut egutegi bateko irudiak biltzeko ohorea dudan bakoitzean. Askotan, ekimen hauetan bildutako irudi batzuk ezkutuan gordeta gelditzen dira. Bada garaia gorputz eta izate hauek espazio gehiago okupatu ditzaten. Hona hemen orain arte argirik ikusi ez duten irudi batzuk, 2025. urteko egutegiko saiotik.
Lantaldea:
Hitzak: Amaia Agirre
Lore-artea: Amaia Azkue
Arte-zuzendaritza: Beñat Elizalde
Argazkiak: Iratxe Etxeandia












