Tranbiak, arrastirian

Eguneko azkeneko errainuek itzal eta argi gozoen arteko toki eder baten bilakatzen dituzte Lisboako kaleak. Kale estuen artean tranbia txiki bat sartzea ere ezinezko zerbait dela dirudi. Maldak harri koxkorrez beteriko kalearen bukaerara eramaten du norberaren begirada. Arrastiriko argi leunak balkoiak, leihoak eta historiaz beterik dauden hormak kolorez beteriko tranbiarekin nahasten ditu. Hiriko txoko, bidegurutze eta itzal bakoitzak bere tokia bilatzen du enkoadraketan. Minutu batzuez, argiaren botereari esker, kale arrunt bat fantasiaz beteriko irudi bilakatzen da.








