‘Total denim’ joera

TESTUA (lau argazkirekin, 800 eta 1.100 k artean)

Modako joerak ziklikoak direla garbi geratu da azkenaldian. Horren adibide da total denim delakoa. Edo, beste modu batera esanda, bakero-oihalez egindako jantziak bakarrik eramatea, aldi berean. Beste behin, XXI. mende hasierako modan oinarrituta.

Goitik behera bakero-oihala

Galtzak, alkandorak eta jaka bakeroak gustuko dituztenak zorioneko daude udaberri eta uda honetan. Bilduma handiek eta low coast markek bakeroen aldeko apustua egin dute berriro, eta moda erabiltzaileak eta influencer-ak hasi dira bakero-oihalekin egindako outfit-ak erabiltzen. Jantzi guztiak bakeroak.

Osagarrietan ere bai

Aldaera bat dauka aurtengo total denim joerak. Jantziez harago, osagarriak ere bakero-oihalez egindakoak izatea proposatzen dute adituek eta moda egileek: zapatak, poltsak eta paparrean ipintzeko apaingarriak. Bakeroa beti egon da gure artean, baina oraingoan, indar handiagorekin etorri da.

Tapizeriako oihalki batzuk zituelako hasi zen poltsak eta motxilak egiten Gorane Guillen. Hasierakoak poltsak izan ziren, ez zuelako motxilak egiteko nahiko material. Azoka batera joan zen, eta erosleengandik jasotako feedbackak artisautzan jarraitzeko bultzada eman zion.

Bakarrak

Gora_kat markarekin hasi aurretik, josi egiten zuen Guillenek. Eta hasierako filosofiarekin jarraitzea erabaki zuen: pertsona bakoitzarendako pieza bat eta bakarra sortzea. Mimoz egindako poltsak eta motxilak dira, eta ez ditu bi berdinak josten.

Berezoen gustuen arabera

Perfekziotik harago doan artisautza egiten du, eta, horretarako, tapizeriako oihalak, larru sintetikoa eta larrua erabiltzen ditu. Sare sozialetan eta webgunean hainbat motxila eta poltsa ditu aukeran, baina, bakarra izatearen filosofiari eutsiz, bezeroen gustuen araberakoak egiten ditu. “Pieza bakoitza bakarra eta berezia da, gutako bakoitza bezala”, dio.

1. Osagarria: Ondo eramateko, bakero-oihalarekin egindako lorea jakaren tonu berekoa izan dadila.
2. Tonua zaindu: Ondo eramateko, txalekoa, galtzak eta jaka tonu berekoak. Oinetakoak, marroiak, kontraste apur bat egiteko.

3. Oinetakoak: Ausartenendako, sandalia bakeroak.
4. Alkandora eta galtzak: Bi piezak gama berekoak izan daitezela, eta alkandora galtzen barrutik sartu. Osagarri moduan, eskuko poltsa eta eskumuturrekoak.