Sun Studio Record Company

Sam Phillipsek Memphis Recording Service ireki zuen 1950eko urtarrilaren 3an. Eraikinean, grabaketa estudioaz gain, Sun Records diskoetxea ere kokatu zuen, eta bertan magia gertatu zen.
Jackie Brenstonen eta Delta Cats taldearen Rocket 88 lehenengo benetako rock-and-roll diskotzat dute batzuek. Sun Studion grabatu zenez, rock-and-roll estiloaren jaiotzaren tokitzat hartzen da eraikin hura. Gaur egun, mundu mailan ezaguna den turistendako gune bilakatu da. Bertan izan ziren Elvis Presley, Johnny Cash, Jerry Lee Lewis eta Carl Perkins eta bertan grabatu zituzten disko batzuk.








