Sukena taldea

Pop-rock doinuekin indartsu dator Oñatiko gazteek osatzen duten taldea. Jakin nahi nuke singlea aurkeztu ondoren, lehen lan luzea kaleratu berri dute: Guztia gordetzea ezinezkoa da.

Nortzuk zarete Sukena eta nola sortu duzue taldea?

Sukena Oñatiko sei gaztek osatutako pop-rock taldea gara. Partaideak Naia eta Eider Herraez (ahizpak), Xabier Albistegi, Iratxe Urzelai, Asier Igartua eta Xanti Egaña gara.

Guztia gordetzea ezinezkoa da diskoa kaleratu berri duzue. Zer dakar lanak?

Hainbat urtez idazten joan garen zazpi kantu dakartza diskoak. Estilo ezberdinak jorratzen ditugu bertan, eta diskoak taldekideen bizipenak eta hausnarketak bilduko ditu.

Zeintzuk dira zuen erreferenteak?

Izaki Gardenak, Itoiz, Berri Txarrak… Euskal musika batez ere.

Emanaldirik baduzue hurrengo hilabeteetan?

Urriaren 27an diskoaren aurkezpena egin genuen Oñatiko gaztetxean Burrunda Faktoriaren eskutik. Kontzertu gehiago lotzen ari gara, eta laster emango ditugu berri gehiago sare sozialen bidez.