‘Street style’-a: Luxuak begiz jotzen duenean
XXI. mende hasieran, street style-a modako argazkilariek kalean eta pasarelen atarian harrapatzen zuten look-ak ziren; gazte sortzaileek, influencerrek eta moda industriako agenteek, aldarrikapen erara batzuetan eta ezberdintzeko asmoz bestetan, ohiko konbinazioak ez ziren outfit-ak soineratzen zituzten. Lehen hamarkada haietan street style kontzeptua bere benetakotasunagatik eta joerak eguneroko bizitzara egokitzeko ikuspegi hurbilagoa emateagatik nabarmendu zen.
‘Street style’-a eta luxua
Street style-ak horrenbesteko garrantzia hartu du, non moda marka handiak eta goi mailako joskintzako etxeak pasareletatik kanpo eramaten diren look-ei arreta jartzen hasi diren. Gero eta gehiago, hiri-eremuan nola hautemango diren kontuan hartuta diseinatzen dira bildumak. Osagarriak, arropa eta estiloak modeloek desfilatzeko pentsatzeaz gain, argazkiak ateratzeko eta plataforma sozialetan partekatzeko pentsatuta daude. Fenomeno horrek harreman sinbiotiko bat eragin du luxuzko marken eta street style-aren artean, non goi-mailako joskintzako etxeak hiriko look-ek ematen duten ikuspen masiboaz baliatzen diren.
Marketinerako tresnaMarkek ulertu dute street style-a marketin organiko eta doakoa dela. Instagramek biralizatutako look batek edo argazkilari ospetsu batek harrapatutako outfit batek salmentan gorakada nabarmena eragin diezaieke. Marken eta eragin handiko pertsonen arteko lankidetza estrategia komuna da egun; horren lekuko da street style-aren estetika islatzen dela maiz moda kanpainetan eta bildumetan. du horretan.

Berrasmatuta eta berrinterpretatua izan dela esan daiteke.

Garrantzi nabarmena hartu dute azkenaldian

Estiloak eta jantziak nahastea da egun gehien errepikatzen den formula.