‘Slow fashion’ filosofiarekin

Marka: Veletta

Saioa Segura da Veletta markaren sortzailea. Slow fashion filosofiari jarraiki egiten ditu osagarriak. Moda garrantzitsua dela jakitun izan arren, uste du ez duela zertan premiazkoa izan. Horregatik, prisa barik, mimoz eta eskuz egiten ditu produktuak. Diseinu urbanoak, baikorrak eta geometrikoak, kolore-konbinazio bakarrekin.

Piezak josi

Ordenagailu aurrean egiten ditu diseinuak eta aukeratzen ditu koloreak eta bilduma bakoitzaren izena. Ostean hasten da Segurari gehien gustatzen zaiona: pieza guztiak jostea. Osagarriak egiteko material beganoak erabiltzen ditu eta urarekiko erresistenteak dira.

Eskaripean

Haren tailerrean egiten ditu osagarria guztiak: helduentzako eta umeentzako motxilak, poltsak, toteak, diru-zorroak eta betaurrekoentzako zorroak.  Slow fashion filosofiak eskatzen duen moduan, produktu gehienak eskaripean egiten ditu, 5-7 egunen buruan.