Sinpletasuna ikur
Marka: Gigil Desing
Laura Albistegi txiripaz heldu zen artisautza mundura. Diseinua gustuko izan, eta Diseinu Industrialeko Ingeniaritza ikasi zuen. Ostean, moda eta diseinu arloko masterra egin zuen, baina automozio enpresa baten hasi zen lanean. Denbora librean bitxiak egiten hasi zen, eta Instagram kontua zabaldu zuen 2017an, Gigil markarekin.
Bakarrak
Denboragabetasuna eta sinpletasuna funtsezko zutabeak dira Albistegirendako. Alergiaren aurkako eta urre ijeztuzko materialak, aisialdirako aukeratutako harri erdi-baliodunak eta beste material natural batzuk –zura, adibidez– dira esku artean duen proiektuaren oinarri. Produktu guzti-guztiak eskuz egindakoak dira, xehetasun guztiak zainduz. Bakarrak.
Etxerako apaingarriak
Dena den, Gigil markaren atzean badaude bitxiez harago doazen beste produktu batzuk: etxerako apaingarriak eta umeendako gauzak, adibidez. Eibarren duen dendan eta Gipuzkoan dituen salmenta puntuetan eros daitezke. Edo eskaerak egin, webgunetik edo sare sozialetatik.