Sinpletasuna belarritakoetan eta lepokoetan

Marka: La Reina Bigotuda

Lara Barbier da La Reina Bigotuda markaren atzean dagoen artisaua. 2022ko ekainean zabaldu zuen bilduma sare sozialen bitartez. Buztin polimerikoarekin egiten du lan; bitxiak egiten ditu. Bereziki, belarritakoak eta lepokoak. Pieza guztiak eskuz egiten ditu, behar duen denbora eta mimoa eskainiz.

Bildumak

Barbierrek egiten dituen pieza guztiek ezaugarri bat dute komunean: soilak dira. Sinpleak. Egunerokotasunean erabiltzeko bitxiak egiten ditu. Hori bai, aldika-aldika, inspirazioaren arabera, bitxi sofistikatuagoak egitea gustatzen zaio.

Azokatan

Sare sozialen bidez eta hainbat herritan egiten diren artisau azoken bidez saltzen ditu bitxiak. Kolore eta forma askotariko lepokoak eta belarritakoak ditu aukeran, bezero guztien beharrak ase ahal izateko.