Siluetak


Uda amaitzen ari da, eta, horrekin batera, oporrak; ikasleei, oraindik, egun batzuk geratzen zaizkien arren, langile asko beren lanpostuetara itzuli dira. Udan, hondartzak jendez betetzen dira, maletarekin irteten gara gure ingurutik kanpora ihes egitera, eta inoiz baino argazki gehiago ateratzeko aprobetxatzen dugu. Ikusten dugun guztia hilezkor bihurtzea gustatzen zaigu. Eguzkiak inoiz baino gogorrago jotzen du, eta silueten argazkiak ateratzeko garairik onena da. Eguzkiaren azken minutuak dira horretarako onenak.





