Silene: Buztin polimerikoarekin egindako bitxiak
Itsaso Zubiaur gazte algortarrak jarir zuen proiektu hori martxan. Betidanik izan du sortzeko grina, eta askotariko eskulanak egin ditu. Buztin polimerikoarekin topo egin, eta mundu berri bat ezagutu zuen; 2021ean, eraztunak egiten hasi zen.
BITXI BEREZIAK
Buztin polimerikoak askotariko gauzak sortzeko bidea ematen dio. Euro batean saltzen zituen eraztunak eginez hasi zuen ibilbidea; gerora, belarritakoak eta lepoko koloretsuak egitera pasa da. Hainbat azokatan parte hartu du eta dendetan saltzeko aukera eduki du. Aurrez aurreko harremana du bezeroarekin, baita Instagrametik hartu-emana eduki ere.

Forma eta kolore askotakoak.

Buztin polimerikoarekin egindakoak.

Bezeroen gustura egindakoak.