Satina: delikatua eta sofistikatua
Koloreen, estanpatuen eta jantzien joerak denboraldi bakoitzean ia erabat eraldatzen badira ere, ehunak, normalean, mantendu egiten dira: crocheta, lihoa, zetak eta satinak bueltan datoz. Azken biak, urteko edozein garaitan erabili badaitezke ere, udaberri honetan ez dira bigarren mailan geratu. Ezinbestekoak izango dira.
Artilearekin
Ehun gutxik dute zetaren edo satinaren adinako izaera. Haien aire dotoreak, sotilak eta etereoak gaueko look-etara eramaten gaitu zuzenean. Hori horrela, egunez erabili behar bada, ehun kasualagoekin nahastu daiteke. Artilearekin edo puntuarekin, esaterako. Are gehiago, ehunekin lortu gura den kontraste hori beste modu batera ere lor daiteke: estilo edo joera askotariko piezak erabiliz.
Amerikanan ere bai
Kontrasterik gura ez dutenek satinaren aldeko apustua egin dezakete. Erabiltzen dituzten jantziak erabilita, guztiak izan daitezela satinezkoak. Bide hori hartzen dutenek bi piezako trajeekin asmatuko dute bete-betean. Izan galtzekin, gonarekin edo soinekoarekin. Kolore bizietako satinezko amerikanak joera dira.