Sarean ere ‘ahobizi’ edo ‘belarriprest’
Aurtengo Euskaraldia sarean ere hizkuntza ohiturak aldatzeko aukera paregabea da. Izan ere, sarea gure bizitzako beste espazio bat da eta bertan ditugun hizkuntza ohituren inguruan hausnartzea beharrezkoa da. Azkeneko egunetan, zenbat podcast entzun dituzu euskaraz? Eta Youtuben, Tiktoken eta Twitchen ikusi dituzun bideo eta zuzenekoak zein hizkuntzatan izan dira?