Salbuespena ote
Nobela liburu-denda batean ikusi nuen. Baina ez barnean, aizue, erakusleihoan baizik. Eta, biharamunean, elkarrizketa luzea zekarren Diario de noticias-ek Maiorga Ramirez Erro
parlamentari ohi eta idazlearekin. Balitekeela nobelak polemika piztea, Dolores Redondo gustuko duela eta bertze kontu batzuk aletzen zituen Ramirezek. “Zergatik idazten duzu euskaraz?”. Garai batean, euskal idazleei anitzetan egiten zitzaien galdemodua izaten zen.