Rottnest, quokken irla

Eneritz Larrea

Australia mendebaldeko kostaldearen aurrean dago Rottnest irla. Harea zuriko hondartzak, ur gardeneko kalak eta paisaia basatia konbinatzen dira bertan. Bizikletak hartu, eta, presarik gabe, txoko guztiak zeharkatzea da uhartea ezagutzeko modurik onena. Baina protagonista nagusia, dudarik gabe, quokka da, beti barrezka dagoela dirudien marsupial txikia.