Portzelanazko bitxiak
Marka: Isla Pitxiak
Isla Pitxiak portzelana eta diseinua uztartuz sortutako belarritako minimalisten marka da. Eskuz banan-banan egiten dituzte Itsasoko zeramika estudioan. Horregatik, pieza bakoitza berezia eta errepikaezina da, proiektuaren atzean dauden hiru emakumeen antzera. Hiru emakume sortzaile: Jone, Maite eta Aizpea. Maite eta Jone zeramikariak dira eta 30 urte baino gehiago daramatzate buztina lantzen. 2020ean lankidetzan sortu zuten proiektua.
Sinpletasuna
Portzelanazko belarritakoak eta lepokoak egiten dituzte, artisau eran. Hasi eta buka. Banan-banan lantzen dituzte tailerrean, ideiatik hasi eta janzteko momentura arte. Sinpletasunaren eta elegantziaren aldeko apustu eginez, pieza bakarrak egiten dituzte.
Distira berezia
Isla Pitxiak markaren lehen bilduma ilargiak dituen faseetan dago oinarrituta. Hala, portzelanaren zuritasuna argi izpien ispilu izatea lortzen dute. Bitxi minimalistak izan arren, gainean daramanari distira berezia ematen diote, eta edozein unetan erabil daitezke.