Portugalgo hiriburuan

Eneritz Larrea

Benetan ederra da Lisboa. Lisboako karriketan eguzki printzak, ederra dago hiria… abesten dute Anne Lukinek eta Gorka Urbizuk, eta ez zaie arrazoirik falta. Melankoliaz beteriko kale estuetan barrena galdu ginen, milaka koloredun baldosazko paretak erretratatuz eta tranbiaren triki-traka hotsa soinu-banda geneukala..