Porto eta bere upategiak

Porto astiro deskubritzen den hiri bat da: bere harbideak, azulejoekin jositako fatxadak, Duero ibaiaren zurrumurrua… Edertasun malenkoniatsua energia handi batekin batzen da, Portugalgo iparraldeko hirian. Portoko ardoaren upategi gehienak Vila Nova de Gaian daude kokatuta, Duero ibaiaren bestaldean. Bertan gorde eta zahartzen da, egurrezko upel erraldoietan, hain izen ona duen ardo berezia. Artisauen munduan barneratzen da norbera upategi hauetan ibiltzean.








