Piercingak: osagarri, edozein joeratan
este kultura eta tribu batzuetako kide izatearen sinbolo izan dira eta izaten jarraitzen dute piercingek. 80ko eta 90eko hamarkadetan, gorputzeko zulaketa mota horiek gazteen arteko errebeldia-ekintzatzat hartu ziren, eta punk estetikarekin lotu. Gaur egun, ia estilo guztietako osagarri dira, eta denboraldi bakoitzeko joeren menpe daude.
2023ko joerak
Bigarren belarritako bat ipintzearen aitzakiarekin, piercing klasikoak, lagunartean belarriko bigarren zuloa izenez ezagunak, denboraz kanpoko moden parte dira, baina badira beste zulaketa mota batzuk 2023an indarrarekin datozenak: besteak beste, septum-a eta helix flat-a.
Sudurrean
2015ean, Rihannaren septum-ak zeresan handia eman zuen. Aurten, zenbat eta handiagoa eta kargatuagoa izan, orduan eta joera handiagoa izango du. Are gehiago, sudurreko uztai formako piercinga bidelagun badu.
Belarrian
Blanca Suarez aktoreak piercing mordoa ditu belarrietan. Horietako bat da helix flat delakoa: horrekin ez da zulatzen ez lobulua ez belarriaren kanpoaldea, baizik eta haren goiko alde laua.