Pasiboa izatearen alde

Pasibotasunak ez du fama onik. Giza harremanetan interes faltarekin edo emetasunarekin lotu izan da. Hizkuntzetan ere hiztun pasiboa izatea, hau da, hitz egin gabe bakarrik ulertzeko gauza izatea, ez da oso baloratua izaten. Agian aldatu beharko genuke jarrera.