Paseoak analogikoan

Leire Goitia

Betidanik gustatu izan zait argazkigintza, eta aitak 1972ko Zenit EM kamera analogikoa utzi zidanetik, gehiago ikasteko mundu berri bat aurkitu nuen. Naturan argazkiak ateratzen ere beti gozatu izan dut gehiago, baina batzuetan, nire hirian zehar paseatzea ere gustatzen zait, beste xehetasun batzuk bereganatuz. Arratsalde hartan 35mmko zuri-beltzeko pelikula kargatu eta paseo bat ematera joan nintzen. Badirudi argazkigintza analogikoa modan dagoela, dena ziklikoa delako, eta dena une batean edo bestean itzultzen delako.