Metal toxikoak tanpoietan

Ana Galarraga

Lehen aldiz ikerketa bat egin dute tanpoiek metalak ote dituzten ikusteko. Izan ere, metal batzuk toxikoak dira, eta, adibidez, gaixotasun mentalak, antzutasuna, diabetesa eta minbizia izateko arriskua areagotzen dute. Amaren osasunari eta fetuaren garapenari ere eragiten diete.