Ospitaleko deia

Maialen Huarte Arano

Ba al zenekiten, zenbaitetan,  haurrek jaio bezain azkar behar dutela harrera-familia bat? Eta bai, hemen ere badira halako kasuak. “Ospitaletik deitu berri didate esanez beste haur bat jaio dela eta ea aukera dugun harreran hartzeko”. Hitz horiek egin zituen Paula Vigorrek, Nafarroako Magale elkarteko eta familia-harrera bateko amak, Nafarroako Parlamentuan.