Osloko opera

Opera baten artelana non ohi da? Bertan egiten diren ekitaldietan? Kasu batzuetan bai, baina gero eta gehiagotan eraikinari berari ematen zaio garrantzia. Osloko operaren eraikina adibide gisa jar daiteke: arkitektura ikusgarria eta espazio publiko gisa duen funtzioa nabarmenak dira. Hala ere, duda bat sortzen zait: gaur egun, zeri ematen zaio garrantzi handiagoa, azalari ala mamiari?







