Osagarri koloretsuak

Marka: Tanta Atelier

Tanta Atelier markaren atzean bi emakume sortzaile daude: Mari Karmen Tellez eta Joana Arias, izeba eta iloba. Bata jostuna ofizioz eta bestea zaletasunez. Umeendako eta helduentzako osagarri originalak egiten dituzte, eskuz.

‘Patchword’ teknika

Osagarriak hasi eta bukatu egiten dituzte: neurriak hartu eta patroia sortu, oihalak banan-banan eta mimoz hautatu, eta haiek dituzten aukerak aztertzen dituzte. Askotariko koloreak erabiltzen dituzte osagarri bitxiak egiteko, eta patchwork teknika lantzen dute.

Kotoizkoak

Oeko-tex ziurtagiria duten oihalak erabiltzen dituzte. Hau da, ekoizpen iraunkorra dutenak, gizakientzat ekologikoki seguruak direnak eta ingurumena errespetatzen dutenak. Era berean, kotoizkoak dira %100. Etxeko txikienendako oso aproposak.

Azokak

Instagrametik egin arren, aurrez aurreko salmenta nahiago dute, eta hainbat azokatan parte hartzen dute. Bezeroekin gertuko harremana dute gustukoen. Azokak erakusleiho dira Tanta Atelierarendako. Zalantzak argitzeko eta eskaerak bideratzeko baliatzen dituzte.

1. Kuxinak: Etxeko txikienendako opari aukera ederra. Oihalak eta koloreak mimoz aukeratzen dituzte.
2. Poltsak: Merienda eta jostailuak eramateko aproposak.
3. Toalla berrerabilgarriak: Barrutik barrubigunak dira.
4. Mototsekoak: Hondakin gutxi sortzeko helburuarekin, oihal zati txikiekin mototsekoak egiten dituzte.