Osagarri koloretsuak

Marka: Kutixi Handmade

Idoia Agirre Vianak txikitatik beti eduki du eskutan zerbait: sortzen, imajinatzen, egiten eta desegiten. Hala, gehien maite duen jardueraren bilduma eta erakusleiho gisa Kutixi kontua zabaldu zuen Instagramen, beti ere kakorratza eskutan.

Autodidakta

Autodidaktatzat dauka bere burua Agirre Vianak, eta beste artista batzuek egindako tutorialei begira ikasi du. Dakien hori pasio berbera partekatzen duen artisau-artistei zor diela uste du. Kutixi marka zaletasuna da, ez da ofizio. Baina, egunerokotasunetik aldentzeko balio dio. Lasaitzeko eta erlaxatzeko.

Koloretsuak

Trapilloa, makrame haria, hari nautikoa, errafia eta kakorratzak dira Kutixien aliatu nagusienak. Bereziki poltsak egiten ditu: tamaina eta modelo ezberdinetakoak, baina, guztiak oso koloretsuak eta biziak.

1. Makramez egindakoa: Poltsa biribila, neurrira ipintzeko aukerarekin.
2. Trapilloz egindakoa: Poltsa laukizuzena. Kolore ezberdinak konbinatzeko aukera.
3. Lepokoa: Trapillo berdeaz egindakoa, beste apaingarri batzuekin.
4. Koloretakoak: Poltsa txikiak. Kolore ezberdinak.