Oreka oinarri duten kamisetak

Marka: Orekan

Orekan markaren atzean bi gazte ekintzaile daude, eta haien bizitzetan ezinbestekoa duten orekaren izen bera ipini diote. Gizarte arduratsu eta jasangarri baten alde egiten duen marka, ekoizpen ekologikoan oinarritutakoa eta Euskal Herrian sortutakoa. Era berean, euskara sentitu, sustatu eta maitatzen duen marka da. Horregatik, euren kamisetak euskarazko hitzekin eta esaldiekin josten dituzte.

Bi modelo

Hasiberriak izan arren, bi bilduma sortuz ezagutarazi nahi dute marka: alde batetik, Bizi oraina sortu dute, eta azkar bizi garen gizartean oraina bizitzea zein garrantzitsua den aldarrikatu gura dute lelo horrekin; beste alde batetik, Hel nazazu sortu dute. Sortzaileen esentzia blaituta daramaten bi logo desberdin.

Kotoizkoak eta ekologikoak

%100 kotoizkoa dira kamisetak, eta %100 ekologikoak. Euskal Herrian sortutakoak eta landutakoak. Horiek eros daitezke artisau azoketan edo euren sare sozialen bidez. Askotariko koloreekin eta neurriekin egiten dute lan eta mutilentzako zein neskentzako kamisetak egiten dituzte..