Oporraldien esentzia
Ospitaleratzea da mundu guztiak bizi edo biziko duen esperientzia, ez gutxik azkena. Nik 46 urterekin izan dut lehenengoz. Eta harrituta nago, ez baita bisitaria izan naizenetan pentsarazi nauten bezain bizipen triste edo goibela; ia kontrara, esango nuke. Garai bateko oporraldien oroimena ekarri dit hemengo denbora laxo lasaiak.