Opariak euskaraz
Marka: Sorpresa!
Beharrizan batetik sortutako marka da Sorpresa!. Iraia Aspuruk zailtasunak zituen euskaraz idatzitako opariak topatzen. Hala, Adigrafik enpresaren baitan hasi ziren produktu horiek egiten: katiluak, botilak, poltsak, kamisetak, jaioberriendako txartelak.
Euskaraz
Sorpresa! markaren oinarria euskara da. Beti dihardute diseinu berriak prestatzen eta produktu ezberdinetan probatzen. Askotan beraien bezeroak dira esaldiren bat edo produkturen bat faltan botatzen dutenak. Ahal badute, sortu egiten dute.
Eskaerapean
Sorpresa!-ko lagunek ez dituzte produktuak stockean. Webgunetik egindako eskariak heldu ahala inprimatzen dituzte. Hala, ez dute gain-stockik eta zaborra gutxitzen dute. Gainera, egindako eskaerak etxera bidaltzen dituzte edo Amurrion duten egoitzan jasotzeko aukera dago.



