Omen bandak

Ion Celestino

Sasieuskaraz esan ohi dugunez: Maiatza eta ekaina, mas egunas que dias. Kontua da edozein hiritako edozein auzotako bestak izan direla asteburuan. Gurean, zehatz esatera. Eta larunbat arratsean, kontzertuak. Aniztasunaren alde, omen, bestela ere lan ederra eta eskerga egiten duten auzo elkartekoek bi tributu-banda ekarri dituzte.