Olmu: Pasioa egi bihurtuta
Olatz Muñoz da Olmu proiektuaren atzean dagoen burua. Txikitan, aitonarekin eta amonarekin aritzen zen eskulanak egiten; izan ere, Muñozen aitonak egurra lantzen zuen, eta amona margotzen eta kakorratzekin aritzen zen. Hala, buztin polimerikoarekin lehenengo harremana sasoi hartan eduki zuen.
BIZITZARI AURRE EGINEZ
Duela pare bat urte, bizitzak golpe gogor bat eman zion, eta buztin polimerikoarekin lan egiteak antsietatea murrizten lagundu zion. Koloreak nahastu, patroiak eraiki, formekin jolastu… pixkana, pasio bihurtu, eta, familiaren eta lagunen bultzadarekin, Olmu proiektua sortu zuen.



