Olai belarritakoak: Buztin polimerikoz egindakoak

June Oiarzabal oiartzuarraren eskuak dira Olai markako belarritakoei forma ematen dietenak. Hasiberria da, urtebete darama bitxiak egiten, baina, hasieran zaletasuna zen hura, apurka-apurka, proiektu pertsonal batean bilakatu da.

Askotariko formak eta koloreak

Duela bi hilabete hasi zen proiektu pertsonalarekin; hasieran, helburu zehatzik gabe. Sare sozialen bidez bere sorkuntzak eta belarritakoak erakustetik abiatu zen, eta, egun, buztin polimerikoz eta eskuz egindako belarritakoak sortzen ditu, askotariko forma, kolore eta modeloekin.

Enkarguz

Instagrameko kontura igotzen ditu egindako sorkuntzak, eta bertatik egin daiteke eskaera. Jada eginda dituen piezak eros daitezke, edo enkargu pertsonalizatuak egin. Norberak aukera ditzake gustukoen dituen kolorea eta forma.