Nostalgia analogikoa

Iratxe Etxeandia

Hainbeste azkarrarazten gaituen berehalakotasuna aseezintasun kroniko baterako bide besterik ez da. Atzorako behar da, eta, hala ere, ez da nahikoa. Amiltzera garamatza kaiola hetsi eta ospelean, amaiera bako eroriko batean nola. Berehalakotasunak, bat-batean harrapatzen den esentziak edekitzen dizkio gatibuari ateak, bere zilborretik harago zer dagoela konturatzeak. Bakarra, baina balekoa, atzera bueltarik gabekoa. Kobazuloko itzalak baino gehiago, zinezko arimak topatzeak zabaldu eragingo ditu begiak, benekotasunari beha.