Nortasunaren ertzak

Bizitza osoan zehar pertsona ugari bizi dira gure baitan. Batzuetan maskarak dira, besteetan babeslekuak; desirak, zauriak edo askatasunaren bila eraikitako pertsonaiak. Nortasuna ez da helmuga finko bat, etengabeko eraldaketa baizik.
Serie honetan, Telmo Irureta aktorearen presentzia bilaketa horren isla bihurtzen da: nor izan garenaren, nor izatera ausartu garenaren eta oraindik deskubritzeko dagoen guztiaren ispilu. Irudi bakoitzak identitatearen geruza bat irekitzen du, generoaren, desiraren eta auto-eraikuntzaren mugak zalantzan jarriz.
Desgaitasun fisikoa ez da hemen muga bat, baizik eta diskurtsoaren parte den gorputz politiko eta artistikoa. Ikusgarritasunetik harago, serie honek edertasuna, indarra eta ikono queer izateko aukera gorputz guztietan existitzen dela aldarrikatzen du.
Hair & Make Up: June Iturralde.






