Nork bere nortasuna aurkitzen laguntzeko

Marka: Bizi ala Iraun

Arrate Pedraza Agirrek 2022ko azaroan sortu zuen Bizi ala Iraun marka. Moda eta euskara batzen dituen proiektu txiki bat da, norbera bizitzen edo irauten dagoen galdetzeko sortua. Bizirik sentiarazten zaituzten eguneroko gauza txikiek egiten dute posible Bizi ala Iraun: ekaitz ondorengo lehen eguzki-izpiek, goizeko kafe-usainak, belarretan oinutsik ibiltzeak… Nork bere nortasuna aurkitzera eta gustura sentitzera bideratutako kamisetak eta kirol-jertseak egiten dituzte.
Kotoi organikoz
Ingurumenarekin kontziente izanda, modu jasangarrian zabaltzen dituzte euren produktuak, eta kotoi organikoz eginiko arropak eskaintzen dituzte. Kamiseten eta kirol-jertseen estanpaziorako ur bidezko tintak erabiltzen dituzte. Bezeroaren esperientzia ezin hobea izan dadin, produktuak packaging pertsonalizatuarekin bidaltzen dituzte. Are gehiago, erosketa erraz eta erosoa eskaintzen dute.