Noreberaren estiloaz busti
Uda garai betean egonda, bainujantzia ondo aukeratzea ezinbestekoa da igerilekuan, hondartzan edo errekan itxuroso joateko. Gizonezkoentzako aukera zabala dago, baina esan gabe doa aintzat hartu beharreko lehen gomendioa dela norberaren gorputzaren arabera aukeratu behar dela bainujantzia.
Arrosa kolorekoak
Gizonezkoentzako lau bainujantzi dira nabarmentzen direnak: boxerrak, bermudak, surf estiloko bermudak eta slip edo turbo bainujantziak. 2024ko joeren barruan badira harrigarriak diren batzuk, adituen arabera. Esate baterako, aurtengo udan bogan egongo den kolorea arrosa izango da. Horrez gain, bermuda luzeak ere bueltan datoz; bereziki, gorriak eta txokolate kolorekoak.
Eroso egotea
Moda adituen gomendio guztien gainetik, norberaren estiloari leiala izatean datza aukera onena. Norbera gustura eta eroso egotea izango da beti lehentasuna. Gainera, bainujantziekin bereziki gizonezkoek egiten duten akatsetako bat izan ohi da ez probatzea; ez egin halakorik: bainujantzia ere beti probatu behar da, norberaren neurrikoa dela ziurtatzeko.