Nirart:Koloreekin jolasean
Polimerozko buztinarekin egiten ditu bitxiak Naroa Inza bergararrak. Eskulanak egitea izan du gustuko beti eta sare sozialetan horrelako profilak kontsumitu ondoren, Nirart proiektu pertsonala abiarazi du.
KOLOREAK ETA FORMAK
Koloreekin jolastea eta askotariko formak lantzea du pasio. Erabiltzen duen material guztia altzairu herdoilgaitzezkoa da eta pazientzia eta denbora da Nirat bitxigintzaren sekretua: koloreak nahastu, oratu, ebaki, laberatu, piezak lixatu, luzatu, lotu eta bernizatuta lortzen du azken emaitza Inzak.
NEURRIRA EGINDAKOAK
Kontsumo propiorako eta familiako kidentzako hasi zen sortzen. Gerora, etxekoen eskutik jasotako erantzun ona ikusita, eskaerak jasotzen hasi zen, eta, orain, Instagram kontutik jasotzen ditu eskaerak. Azokaren batean edo bestean ere erakutsi du lana eta etorkizunera begira gehiagotan egotea du helburu.




