NBA-ko izarren antzera
Uda honetako joerak 90eko hamarkadan oinarritzen dira, baina NBAko saskibaloi taldeen kamisetak erabiltzeko joerak omenaldi nostalgikoa egiten dio garai bati. Orduko hartan, historiako kirolari onenetako batzuk kantxetan bikain aritu ziren; Michael Jordan Chicago Bulls taldean eta Shaquille O ‘Neal Los Angeles Lakers-en, besteak beste.
Kamisetak eta gehiago
Modak duen ziklikotasun horren baitan, low coast marka batzuek euren bildumetan jaso dituzte saskibaloi kamisetak Edo, beste modu batera esanda, saskibaloi taldeen ikurrak eta leloak dituzten jantziak eta osagarriak: bi piezako txandala, mahuka bako kamisetak eta mahukadunak, denim jantziak, galtza motzak, soinekoak, gonak, biserak…
Kolore solidoak
Joera hori ez da saskibaloi-zaleendako bakarrik. Baina kontuan hartu behar da NBAko taldeen ikur asko kolore bizikoak direla. Kolore solidoek, bai lettering eta logoetan bai ehunetan, denboraldiari dibertsio eta energia dosia ematen diote. Los Angeles Lakersen purpurak eta horiak eta Miami Heats-en suzko baloiaren gorriak, esaterako.