Naxker taldearen ‘Elizondo’ abestia


Abesti bat kaleratu berri du Nafarroako Naxker taldeak: Elizondo. Kontzertuz jositako uda izan ostean, lan labur bat argitaratzea da euren asmoa; betiere, oholtzetatik urrundu gabe.

Elizondo abestia kaleratu duzue; nolakoa izan da sortze-prozesua?

Abesti guztiekin berdina gertatzen dela esan dezakegu. Gure lehenengo pausoak eta

lehenengo ideiak entsegu-gelan sortzen dira. Normalean, nork bere instrumentuan jartzen du arreta, baina guztiok proposamenak egiten ditugu konposizio prozesuan zehar.

Gero, Josu Erviti produktorearekin amaitzen ditugu abestiak, eta haren aholkuekin eta gure aldaketekin abestia amaitzen dugu.

Nolako harrera izan du??

Espero genuena baino hobea. Irratian behin baino gehiagotan entzun dugu, eta azken kontzertuetan jendeak abestu egin du Elizondo. Asko gustatzen zaigun abestia da, eta,

bideoklip potente bat egiteko intentzioa genuenez, Elizondo-ren aldeko apustua egin genuen. Bideoklipak ere asko lagundu duela uste dugu; asko gustatu zaigu Maitane Camposek egin duen lana.

Zer puntutan dago Naxker taldearen proiektua?
Ilusioz begiratzen diogu etorkizunari; gauza berriak prestatzeko asmoa daukagu, eta pozik gaude udako kontzertuetan izandako feedbackarekin. Oraindik ez dakigu zer etorriko den, baino gure asmoa abesti berriak egitea eta kontzertuak ematea da. Hala ere, pixkanaka-pixkanaka egin beharreko ibilbidea da; beraz, ilusio handiarekin eta gogoz hartuko dugu datorren guztia!

Uda ostea nolakoa izango da?

Kontzertuak egiteko asmoa daukagu, baino kopurua pixka bat jaitsita. Udan ia hogei kontzertu izan ditugu, eta pixka bat deskantsatu nahi dugu. Azaroan geldialdi txiki bat egingo dugu, eta, horren ostean, hilero bi edo hiru kontzertu jotzeko asmoa dugu. Ez dugu geldialdi handirik egiteko asmorik, baino kontzertu kopurua jaitsi egin nahi dugu, ez gogaitzeko.

Baduzue buruan diskoa argitaratzea etorkizunean?

Hurrengo disko laburra irailean argitaratuko dugu. Asmoa da lehenengo asteetan argitaratzea, baina data zehatzik gabe. EP berri hori bost abestiz osatuta dago; abestien artean udan argitaratutako Elizondo eta Pista bat daude, eta gainontzekoak berriak izango dira. Hala ere, gure azken kontzertuetan ia abesti guztiak jo ditugu; hortaz, adi egon bazarete, baten batzuk ezagunak egingo zaizkizue.