Naturatik bihotzera

Marka: Suma Flower Crafts

Suma Flower Crafts-en atzean Anne dago, Euskal Herrian bizi den yoga irakasle alemaniarra. Naturarekin bihotzetik konektatuta dagoena eta baratzea lorez beteta duena. 2021eko irailean Cadizera bidean sortu zen proiektua. Lagun batentzat, opari gisa, bidean topatutako lore eta belar lehorrekin sortutako koroa batekin hasi zen. 

Eskoraitzan hasitakoak

Lore guztiak slow flowers printzipioetan hazita daude Eskoriatzan, etxean sortutako konpostarekin, inguruko simaurrarekin eta aroak errespetatuz. Inongo pestizida, herbizida eta ongarri kimikorik erabili gabe. Loreak eta landareak era naturalean daude lehortuta, inongo kimikorik eta tindurik gabe.

Etxean egindakoak

Etxean du lantokia. Goitik behera lorez betetako gela batean sortzen ditu koroak, buketak, ezkontza diademak eta apain-orraziak. Koroa bat sortzeko orduan, momentu horretan atentzioa ematen dioten loreak, belarrak eta hazi-buruak aukeratzen ditu.

Hiru tamainatakoak

Hiru tamainatako koroak egiten ditu: 20, 25 eta 30 zentimetrokoak. Koroa bakoitza bakarra da. Ez daude bi berdin. Eraztunak banbuarekin edo mahatsondoen adarrekin egiten ditu.

1. Era askotakoak: Koroa horrek lasto-belarrak, betibiziak, amaranto borobilak eta normalak ditu. Kolore arrosa, zuria eta horia, eukaliptoaren orri berdeekin kontrastea eginez. Artemisak ematen dio usaina.
2. Eskaera bereziak: Etxeko baten heriotzaren ostean jasotako loreekin egindako koroa, familiak denbora luzez mantendu ahal izateko.
3. Egurrarekin konbinatuta: Itsasotik hartutako egur zati batekin eta lore delikatuekin sortutako konbinazioa.
4. Ezkongaiendako Lore lehorrekin sortutako ezkontza baterako buketa. Era horretan, egun berezi hori denbora luzez oroimenean gorde daiteke.