Nampango azoka

Luis Martinez Aniesa

Birmaniako Inle lakuaren eskualdean dago, eta lakuaren inguruan daude bost azoketatik garrantzitsuena da Nampango azoka. Tokiko kulturaren eta bizitzaren ispilu ederra da azoka hura. Goizean goiz, txalupa luzeak produktu freskoz beteta agertzen dira: arraina, fruituak, barazkiak… Ehun koloretsuen eta egurrezko taula luzeen artean, artisautzak ere badu bere tokia Nampanen. Turistentzat kaleko janaria probatzeko eta zentzumenak erabiltzeko gunea da, baina birmaniarrentzat eguneroko erosketa egiteko toki kuttuna.