Museoak lapurretxe

Badakigu zer gertatu den Louvren, baina, ondo pentsatuta, museoetan lapurretak ohikoagoak dira beste norabidean, kanpotik museora. Hau bereziki egia da errege-erreginen harribitxi multzoekin: nolatan egon dira merkatuan museoentzat erosgai ondare publikoa badira monarkek eskuratu dituzten aberastasun horiek? Eta Elizaren ondarea ere bai: definizioz eta historiaz ondare publiko behar lukete Elizaren aberastasunek. Horiek merkatugai bihurtzeari lapurreta deritzot nik, behintzat.