Motots bilduak
Udaberrian eta udan mototsak funtsezko pieza izango dira edozein outfit-etan. Beste osagarri bat gehiago izango da. Motots altu zein baxuak denboraldi honetako modako orrazkera bihurtu dira, beti ondo orraztuta joateko aukera ematen dutelako eta, aldi berean, look ikusgarri baten osagarri ezin hobea direlako. Gure adatsarekin deseroso gauden egoera askotatik salbatzen gaituen orrazkera da, eta oso lagungarriak dira.
Modu askotara
Egunean zehar motots baxua eraman daiteke, ondo orraztuta. Eroso bezain zoragarri egoteko aukera bat da. Ilea eskuekin jaso dezakegu –zenbat eta deseginagoa izan, hobeto–, eta aurreko ile-sortak aske utzi, ukitu arinagoa emateko. Look sofistikatuagoa lortu nahi badugu, onena ondo kardatutako mototsa da, serum pixka bat gehituz, distira eta definizioa gehitzeko. Motots altua ere edozein aukeratarako egokia da, egiteko erraza, eta oso egokia efektu naturalarekin ordu guztietan eramateko, kopeta-ilearekin eta xerlo solteekin.

‘Ondo eramateko’: Efektu hori lortzeko trikimailu bat da ilea pixka bat ondulatzea kizkurgailu, xafla edo uhinetarako esprai natural batekin.

‘Ondo eramateko’: Bi txirikorda egin behar ditugu errotik, buruaren altuera erdiraino.

‘Ondo eramateko’: Bi motots altu bildu ditzakezu gomatxoekin. Akabera tirante gera daiteke, edo aurreko ile-sortak aske utzi.

‘Ondo eramateko’: Bolumenarekin eta ilea motots altu baten bilduta, bi xerlo alde bakoitzean.