Moldakorra eta erresistentea
Antezko janzkiak geratzeko etorri dira, arropetan eta osagarrietan; moldakortasunagatik, bohemiar estiloarengatik eta erresistentziarengatik dira joera. Denboraz kanpoko ehuna da, askotariko estiloetara egokitu daitekeena.
Askotariko modelo eta estiloak
70eko hamarkadako jaka klasiko motza eta oso sinplea, egungo bomber kiribildua, blazer dotorea, biker-a… Antezko jaka erosiko dugula erabaki ostean, norbere estilora eta armairuan dauden gainerako arropekin hobeto egokitzen dena erostea aholkatzen dute adituek.
Kolore marroia izarAntearen munduan, antezko jakak dira izarrak; baina material hori askoz gehiagorako erabili izaten da: gonak, oinetakoak –bereziki, botak– eta poltsak. Osagarrietan ere oso ohikoa da antea topatzea. Kolore askotarikoa izan badaiteke ere, antearen kolore izarra marroia da, tonalitate guztiekin. Are gehiago, antezko jaka marroi bat erosita, udazkeneko eta neguko bi joerek egingo dute bat janzki berean: koloreak eta ehun motak.

Kamiseta zuria eta denim prakak

Praka zuriekin eta puntuzko kolore bakarreko kamisetarekin.

Beix koloredun galtzerdiekin.

Antezko poltsa
Lur koloreko jantziekin.