Minaren Unitatea

Luistxo Fernandez

Esaten badizu Osakidetzak hitzordua duzula Donostiako Minaren Unitatean, aurreabisuaz zoazela esan daiteke, sustoa hartzeko prest. Hipokrisiarik gabeko izena eskertzen da; okerragoa litzateke Animo Gazteak Unitatea edo Gure Esku Dago eta Ahal Dugu Unitatea izatea.