Mi Risa al Viento
Nayade Saratxaga dago Mi Risa al Viento markaren atzean. Pertsonalizazioa da hark egiten dituen produktuen ezaugarri nagusia: txaketa, txaleko eta alkandora bakeroak pertsonalizatzen ditu. Askotariko materialak erabiltzen ditu janzki horiek eraldatzeko, helburu bakar batekin: txaketa, txaleko edo alkandora soil horiei bizitza eta itxura berria ematea.
Arropa dibertigarria
Estanpatu askotariko oihalak erabiltzen ditu, bereziki. Beste batzuetan, lihazkiak eta tatxetak. Helduendako, gaztetxoendako eta umeendako janzkiak egiten ditu. Batera edo bestera, arropa dibertigarriak eta konbinatzeko errazak direnak sortzen ditu. Sare sozialetan eta artisau azoketan eros daitezke Mi Risa al Viento produktuak.

Txaketa estanpatua. Hainbat estanpatu aukeran.

Animal print estanpatuarekin.

Hainbat kolore aukeran.

Lore estanpatuarekin.