Metalizatua, deigarrietan deigarriena

Nabarmen distira egiten lagunduko dizun jantzi baten bila baldin bazabiltza, ez izan zalantzarik, galtza metalizatuak dira zure aukerarik onena. Eguneroko outfit-erako nahiz gau-giroko look-etarako dira aproposak, gainera. Ukitu sofistikatua edo informala ematea zure esku dago.

Argitasuna

Galtzek nahiz jaka metalizatuek argitasuna emango diote gure estiloari. Askotariko koloredun galtza metalizatuak izango ditugu arropa-dendetan, baina urre eta zilar koloreko galtzak dira une honetan joera nagusia. Horien artean, gainera, zabalak, estuak, boyfriend erakoak, kanpai-forma zabalekoak, elastikoak, gerrialde gomaduna dutenak… Oso erraza da edonoren gorpuzkerara eta gustuetara egokitzen diren galtzak topatzea! Eta zu… ausartuko zara?

Urre kolorekoa: Urre-koloreko zapatila metalizatuekin, bikain; baita jertse labur koloretsuarekin ere. Argazkia: Pinterest.
Zuria: Total white look-a proposatzen dizuegu; jertse edo alkandora zuriekin konbinatzea, alegia. Argazkia: Pinterest.
Koloretakoak: Apurtzaileenak dira; goialdean, beraz, kolore bakarreko kamiseta jantzi behar da. Argazkia: Pinterest.
Kanpai-forma zabalekoa: Plataforma handiko oinetakoekin nahiz takoiekin jantzi behar dira. Argazkia: Mangomaas.