Metalezko piezekin egindakoak
Marka: Bitxi Bitxi
Edurne Askasibar etxean hasi zen eskulanak egiten. Torlojuak, zorroak, errematxeak… desagertzen hasi zirela konturatu zenean, horiekin lan egitea erabaki zuen. Beste bizitza bat ematea, alegia. Metalezko pieza txikiekin lanean hasi zen. Oinarri moduan letoizko 500 pieza zituen gerrikoa hartu zuen. Harentzat egin zuen, eta haren ezagunek gogoko izan zuten.
Pieza bakarrak
Duela hamar urte sortu zuen Bitxi Bitxi marka. Hamarkada hartan ikasitako eskulan teknikei esker, eskumuturrekoak, lepokoak, belarritakoak, gerrikoak, ilerako osagarriak eta paparrekoak egiten ditu. Pieza guztiak dira bakarrak, eta norberaren gustuen arabera egindakoak. Askasibarrek dio egiten duen pieza bakoitzak bere bihotzaren zati bat daramala.